XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta azkenik, hozte-zirkuitua, nukleoa tenperatura egokian egon dadin, fisioa gertatzen ari den bitartean ekoitzitako beroa kanporatu eta garraiatzen duena.

Bero-soberakin honek, turbinetara eroana izango den uran berotuko du, geroago sarean zehar garraiatuko den energia ekoitziko delarik.

- Energia nuklearra erdiesteko bestelako prozesurik egon ba dago, fusioa deritzona hain zuzen.

Aipaturiko prozesuan, neutroi lasterrez bonbardatuz zatitzen diren nukleo astunak barik (fisioa), elkarren artean fusionatzen diren nukleo arinek hartzen dute parte.

Moeta honetako nukleo biren fusio-prozesuari esker, jatorrizko nukleoen masen arteko batura baino masa txikiagoko nukleoa lor daiteke, eta Einstein-en ekuazioari esker dakigunez, masa-diferentzia energia bihurtzen da.

Fusio-prozesua gerta dadin, nukleo biek daukaten energiak, kargek sorterazitako aldarapen elektrostatikoa gainditzeko modukoa izan behar du, honetarako, oso tenperatura handietara iritsi behar dutelarik (ehundaka milioi gradutakoak).

Hauxe da izarren barnean gertatzen dena, fusio-prozesua dela medio, denboran zeharreko eboluzioari dagozkion periodo luzeetan (milaka milioi urtetakoak direnetan) etengabeki distiratsu iraun dezaketelarik.

Eztanda modura azaltzen den fusio-erreakzioa, bonba termonuklearren funtzionamendurako printzipioa da, bonba hauetan, fusio-erreakzioari hasiera eman ahal izateko beharrezkoak diren tenperatura handiak lortzeko, aldez aurretiko eztanda nuklearra erabiltzen delarik.

Gaur egun, fusio nuklearrarekin erlazionaturiko ikerkuntza oso iharduera handikoa dugu, fusio-zentral nuklear konbentzionalek energi ekoizpenerako aukera eman bait dezakete.

Hala ere, fusio-erreaktorearen burutzapen praktikoak maila teknikoko eragozpen handiak ditu, hala nola, prozesuari hasiera emateko beharrezkoak diren goi-tenperaturen sorkuntzari eta tenperatura hauetan materia (plasma) edukiko duen ontzia aurkitzeari dagozkienak.

Ontzi konbentzionalak erabiltezinak ditugu, erabat bero dagoen gasa ez bait da elektronikoki neutroak diren molekulek osotua, eremu magnetiko eta elektrikoen laguntzaz leku egokietan mugatu beharrekoak diren ioi eta elektroi askeek baizik.

Moeta honetako instalazioen ikerkuntza eta garapenerako (oraindik maila esperimentalean) gaur egun erabilitako dispositiboek, bi sistema ezberdinen bidez lortu dute gasa mugatzea: bata (tokamak izenekoa) eremu elektromagnetikoen erabilpenean oinarriturik dago eta besteak (metodo inertziala deiturikoa) laser-sortak darabiltza aipaturiko helburua lortu ahal izateko.

Lehen moetakoei dagokiela, azpimarratzekoa dugu JETa delakoa (), Europako Ekonomi Elkarteko herriak garatzen ari direna. Txernobyl-eko (SESB) zentral nuklearrari dagokion airetiko argazkia, Landsat sateliteak egina. Erradioaktibitate nuklearraren arriskugarritasunaren adierazlerik berriena.